2017/03/22

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK (HIRUGARREN HIRUHILEKOA) / Actividades Extraescolares (Tercer Trimestre)

LH3 eta LH4 mailetako ordutegi-aldaketak ez daude sartuta / No están incluidos los cambios de 3º y 4º de Primaria

Guraso agurgarriok,

Zuen seme-alabak egiten dituzten eskolaz kanpoko ekintzetan aldaketak egiteko aukera zabaldu dugu; aldaketak martxoaren 29ra arte egin ahal izango dira.

Dakizuenez, eskolaz kanpoko ekintzen hirugarren aldia hilabete bik osatzen dute: apirila eta maiatza. Aurton, Aste Santua horren berandu izango denez, oporretara pixka bat aurreratu gara, hobeto moldatzeko. Hori dela eta, hirugarren epea apirilaren 3an (astelehena) hasi eta maiatzaren 31n (eguaztena) amaituko dela gogoratzen dizuegu.

Honekin batera, IZEN-EMATE IMPRIMAKIA bidaltzen dizuegu, pentsatuta dauzkazuen aldaketak egin ditzazuen.

Maiatzean zehar, eskolaz kanpoko ekintzei buruz dauzkazuen iritziak eta proposamenak emateko galdetegia helaraziko dizuegu. Eskolaz kanpoko ekintzak kudeatzeko sistema hobetzeko asmoz, denon arteko lanketa bat egitea da gure helburua.

LH3 eta LH4 mailetako ikasleen gurasoentzako oharra

Ikastolako Zuzendaritzak daborduko jakinarazi dizuenez, zuon seme-alabek igeriketa-ikastaroa edukiko dute, martxoaren 31tik maiatzaren 15era arte. Umeak 11:30ean aterako dira Geroatik eta 13:15ean izango dira bueltan. Hala, ikastolan bazkaldu ohi duten LH3 eta LH4 mailetako umeek igerilekutik heldu ostean egin ahal izango dute.

Era berean, igeriketa-ikastaroaren ordutegiagaz bat egiten duten eskolaz kanpoko ekintzak 14:00etatik 15:00etara egiteko aukera edukiko dute zuon seme-alabek.

Betiko legez, zuen zalantzak erantzuteko prest

Sarri - Ikasleen Gurasoen Elkartea



¡Hola a todos!
Os informamos que se abre el periodo para realizar los cambios que tengáis previsto hacer en las distintas actividades extraescolares en las que participan vuestros/as hijos/as. Los cambios se podrán hacer hasta el 29 de marzo, miércoles.
Como sabéis, el tercer periodo de las actividades extraescolares consta de dos meses: abril y mayo. Dado que este año la Semana Santa cae tan tarde, nos adelantamos un poco a las vacaciones, para que cuadre lo mejor posible. Por ello, os recordamos que el tercer periodo comenzara el 3 de abril, lunes, y finalizará el 31 de mayo, miércoles.
Adjuntamos el enlace al FORMULARIO DE INSCRIPCIÓN para que podáis hacer los cambios oportunos.
A lo largo del mes de mayo os enviaremos un formulario para que reflejéis vuestras opiniones y nivel de satisfacción con la organización de las actividades extraescolares. La idea es que, entre todos, podamos crear una dinámica de gestión de las mismas, que nos satisfaga a todos/as.
Aclaración para las amas y aitas del alumnado de 3º y 4º de Primaria
Como ya os han informado desde Dirección, vuestros/as hijos/as tendrán cursillo de natación, del 31 de marzo al 15 de mayo; saldrán de la ikastola a las 11:30 y volverán a las 13:15. Por ello, los/as alumnos/as de 3º y 4º de Primaria que suelen quedarse a comer en Geroa, lo podrán hacer después de haber vuelto de la piscina.
Del mismo modo, las actividades extraescolares que coinciden con el horario del cursillo de piscina se podrán hacer de 14:00 a 15:00 horas.
Como siempre, dispuestas aclarar cualquier cuestión.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat