2012/12/17

MUÑARRIKOLANDAKO KRONIKA ETA ARGAZKIAK

Joan den domekan, abenduak 16, Geroa Mendi Taldeak txango bat burutu zuen Muñarrikolanda mendira, baina ez edozelakoa. Izan ere Getxotik metroa hartuta Urdulizera abiatu ginen, eta handik oinez Santa Mariñe haitzen ondotik igarota Muñarrikolandako aldatz basatsua igotzearik ekin genion.
Goian hamaiketako ederra egin genuen, eta haren ostean Berangoko bidea hartu genuen bidetik zeuden historiaurreko dolmen eta tumuluak ikusiz. Gero dena beherantz, laster Berangora jaitsi ginen, eta konturatu orduko berriro ere  Bidezabal kalean ginen.
Asteburuan auzoko tabernetan euskal pintxo lehiaketa ospatzen zela aprobetxaturik, egundoko atseden unea gozatu genuen. Kanpoan euria ari zuen arren aterpean sartuta bustitzeko beldurrik ez genuen, eta toki sikuan    tabernetan jarritakoa dastatzeko aukera izan genuen, eta bide batez pintxoei piropo bat edo beste bota genien.
Eguna oso eguraldi onarekin hasi ginen, mendirako erabat egokia. Hala da ze, txango ederra galdu zenuten etorri ez zineten horiek. Dena dela, ibilbidean zehar ateratako argazkiak zuekin konpartitu gura ditugu. Ea gustatzen zaizkizuen.


Argazkian klik egin

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat