2012/12/14

MUÑARRIKOLANDA: HISTORIAURREKO AZTARNEN BILA


Altueraz xumea izan arren, Muñarrikolanda inguruan dugun mendietatik ikusgarrienetakoa dugu,  Unbeganatik hasi eta Punta Galearaino luzatzen den lerro bat osatzen baitu. Mendilerro honetan 1964. urtean P.M. Gorrotxategik aurkitutako  estazio megalitiko bat kokatzen da, Bizkaikoen artean garrantzi handikoa dena.
Aurtengo ibilbidea Urdulizetik hasiko dugu. Azpimarratzekoa da Berangoko herrian hasi eta mendilerrotik bertatik doan ibilbidea, bertan historiaurreko   zazpi monumentu ikusteko aukera izango baitugu. Getxo eta Sopelako kostaldera begira egundoko ikuspegiez gozatu ahal izateaz gain, bertan trikuharriak kokatzen diren eremua dugu,  bidean aurrera joan ahala txangoaren entretenigarri nagusia, eukaliptoen arteko basoan sartuta gaudelarik ikuspegia erabat murritza baita. Muñarrikolandako gailurrean bertan ere, zuhaitz horien presentziak inguruko herri eta mendien ikusmena oztopatuko digu, baina historiak bere ondarea erakutsiko digu gerra sasoian bertan kokatutako burdinazko hesia gogoratzen duen bunkerra ikusi ahal izango dugulako. Itzulera bide beretik egingo dugu.
Aipatu beharra dago mendi honek garrantzi handia duela, batetik bertan kokatzen diren aztarna historikoengatik, eta bestetik inguruko herri eta paraje ezagunak leku garai samar batetik ikusteko aukera ematen digulako. Alabaina, Bizkaiko beste hainbat menditan legez, basoaren antolaketak berebiziko hondamena ekarri dio inguruari, behinola bertan zeuden haritzak eta arteak moztu eta eukaliptoak modu basatian sartu zituztelako. Eta hori gutxi balitz, inguruan betitik bizi izan garenok  behin baino gehiagotan ikusi ahal izan dugu mendi hori zelan erre den, gehienetan higiezinen interes ilunei mesede egin nahian eragindako sute erraldoiek bertako landaretza eta fauna erabat kalteturik.
Egia esan, ez dakigu mendi hauen etorkizuna zein izango den. Badira urte batzuk aipatutako trikuharriei sasipeko lozorrotik atera eta arnas berria eman zietenetik, eta ekintza horrekin baso zigortu hauek erakargarriago bihurtu zaizkigu. Denboraren poderioz, mendia  sasi eta eukaliptoen jantzi zigortuaz barik haritz eta arteek apaindutako jantzi dotorez estalia ikusiko ahal dugu, era horretan behin baso zigortua izandakoa  Bizkaiko basoen eredu bihur dadin.

HONA HEMEN MUÑARRIKOLANDAN IAZ ABESTUTAKO BERTSOEN BIDEOA
http://mendibeltsu.blogspot.com/2011/02/munarrikolanda.html'



Aun siendo de altura modesta, el Muñarrikolanda es uno de los montes mas vistosos de los alrededores, ya que constituye un cordal que se extiende entre el alto de Unbe y Punta Galea. En dicho cordal se encuentra una de las estaciones megalíticas mas importantes de Bizkaia, descubierta por P.M. Gorrotxategi en 1964.
Este año comenzaremos elrecorrido desde el pueblo de Urduliz. A lo largo del cordal montañero, podremos disfrutar de siete monumentos megalíticos. Además de la belleza de las costas de Getxo y Sopela, veremos unosdólmenes que durante largos años han permanecido escondidos por la maleza. No obstante, estaremos rodeados de grandes eucaliptos, por lo que ni siquiera en la cima del Muñarrikolanda nos será posible contemplar las vistas de los alrededores. Aún así allí podremos ver un bunker, vestigio de lo que fue el cinturon de hierro construido en la guerra civil. La vuelta la realizaremos por el mismo sitio.
Cabe destacar la importancia de esta modesta cima, tanto por su situación estratégica como por la importancia de sus vestigios históricos, pero al igual que en otros montes de Bizkaia la organización del bosque ha supuesto una catástrofe para el paisaje, ya que habiendo talado los bosques de robles y encinas nos plantaron los eucaliptos. Y por si esto fuera poco, los que hemos vivido de siempre en los alrededores hemos podido contemplar multitud de incendios, la mayoría de ellos provocados, obedeciendo a oscuros intereses inmobiliarios.
A decir verdad, no sabemos cual será el futuro de estos montes. De unos años a aquí, se han rescatado los monumentos megalíticos del olvido y la dejadez, dando a estos bosques dañados un toque de amabilidad. Ojalá que con el tiempo este traje harapiento de zarzas y eucaliptos sea sustuido por otro mas elegante de robles y encinas, y de esta manera lo que un día fue un bosque castigado se convierta en un bosque modelo en el herrialde de Bizkaia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat