2012/04/15

ORIXOL: ELEZAHARRETAKO PAGADIEN GAINETIK

http://1.bp.blogspot.com/_S-u6FW18qpc/TJuVtfyeQmI/AAAAAAAAEAc/Pe5spWTrzpc/s1600/Orisol,+Anboto,Izpizte.JPG

Orixol edo Arangixo mendia, Urkiolako parke naturalaren eremuaren barruan dago, oso-osorik Arabako herrialdean kokaturik, Aramaioko udalerrian hain zuzen ere. Bere tontorretik begirada bat emanez gero, iparraldetik Anboto mendiak bere presentziaren berri ematen digu erraldoi baten gisa, ekialdetik Aramaioko bailararen auzoak ditugu agerian eta mendebaldean udalerri horren Olaeta auzoa eta Bizkaiko hiribildurik politenetakoa den Otxandio ditugu.
Urrunetik ikusita Orixol Anbotoren ahizpa txikia dela pentsa liteke, baina nondik ikusten den erraldoia ere iruditzen zaigu. Hala da ze, Olaetara heldu eta bere maldak horma gisa ageriko zaizkigu. Hantxe gaudela imagina ere ezin dugu egin bere barnean Basajaun eta galtzagorrien elezaharrak gogora ekartzen dizkiguten pagadi eta haitzuloak gordetzen dituela. Horiek ikusteko, ostera, bertara oinez igotzea besterik ez dugu.
Gure ibilbidea Kruzeta mendatetik hasiko dugu. Hasieran pista batetik malda belartsu batetik gero, bertatik tontorrerantz goazela baseliza zaharrak eta gerra karlisten arrastoak ikusiko ditugu. Eremu hauek Santa Kruz apaizaren ezkutalekuak ei ziren, Anbotorako bidean dagoen haitzulo bat aipagarri. Zenbat eta gorago, pagadien hurbiltasuna eta harkaitzen ugaritasuna nabarmenagoa izango da eta, hala helduko gara Santikurtzeko tontorrera. Handik, harri eta pagoen artean, Orixoleko tontorrera iritsiko gara, eta hantxe geldirik inguratzen gaituen paradisua miretsiko dugu. Tamalez, edozein zeruk du infernua ondoan, ezen Aramaioko bailarara begiratuz gero AHTaren basakeria ikusi ahal izango dugun, batzuentzat beharrezko azpiegitura besteontzat ikuspuntu ekonomiko zein ekologikotik gure lurra hipotekatzen duen basakeria.
Gogora dezagun hemen inguratzen gaituen lurrak ederrak bezain hezeak direla, eta apirileko aroa hain aldakorra izanik arropa egokiaz horniturik joatea eska liezaguke. Dena dela, egun honetan udaberriak bere aldarterik gozoenak erakuts diezazkigula.

El monte Orixol o Arangixo, está dentro de los límites del parque natural de Urkiola, situado íntegramente en el herrialde de Araba, en el municipio de Aramaio. Si desde la cumbre damos un vistazo a sus alrededores, al norte tendremos el gigante de Anboto, al este los barrios de Aramaio y al oeste el barrio de Olaeta perteneciente a Aramaio así como la villa de Otxandio, una de las mas bellas de Bizkaia.
Viendolo desde lejos, podríamos pensar que Orixol es la hermana pequeña de Anboto, pero según de donde se mire nos pude parecer gigante. Desde el barrio de Olaeta, sus paredes nos pueden parecer inaccesibles, y poco nos imaginamos los hayedos y simas de leyenda que se guardan en su interior. Para poder contemplarlos, no tenemos mas remedio que subir hasta arriba.
Nuestro recorrido comienza desde el puerto de Kruzeta, primero por pista y luego por una pendiente herbosa, y por el camino iremos viendo antiguas ermitas, así como vestigios de las guerras carlistas. Se dice que el cura de Santa Cruz tuvo su escondite en estos montes, cabiendo destacar una cueva situada de camino a Anboto. A medida que subimos, las abundantes hayas y rocas nos irán rodeando, y así llegaremos a la cima de Santikurtz. De ahí, ya entre rocas y hayas, llegarnos a la cima de Orixol, y allí realizaremos una parada para contemplar el paraíso que nos rodea. Por desgracia, todos los cielos tienen su infierno, y si miramos hacia el valle de Aramaio podremos ver con estupor el despropósito del TAV, que aunque necesario para algunos con seguridad hipotecará nuestra tierra tanto en el ámbito económico omo en el ecológico.
Tengamos en cuenta que las tierras que aquí nos rodean son tan hermosas como húmedas, y teniendo en cuenta que la excursión se realiza en abril, conviene que llevemos ropa adecuada. No obstante, esperemos que la primavera haga gala este día de sus encantos mas dulces.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat