2012/02/05

BIZKARGI: BIZKAIKO TOKI EDER KOLPATUA



Bizkargi Bizkaiko erdialdean kokatzen den mendia dugu, eta altueraz xumea bada ere Txorierri, Uribe-Butroi, Busturia eta Durangaldeko eskualdeak banatzen dituen puntu garrantzitsua dugu.
Eskualde horietako mugarria izateaz gain, historiari begiratzen badiogu Espainiako gerran izan zuen garrantziaz ohartuko gara, bere balio estrategikoa zela eta bertan gatazka bortitz eta odoltsuak burutu zirelako. Ekialdetik indar faxistek euskal lurraren konkista burutzen ari zirela,euskal gudarosteak mendi horren gailurrean gotortu ziren, armada okupatzaileek helburutzat zuten Bilbora ailegatzeko irrika saihesteko. Mendiaren balio estrategikoaz jabeturik, armada faxistek 1937ko apirila eta maiatza bitarteko egunetan mendiaren jabe egiteko borrokan ibili ziren ekin eta ekin, toki hartan milaka bonba eta bala iltzaturik. Ondorioa latza izan zen erabat, ezen maiatzaren hamarrean ehunka gudari hilik etsaien indarrak mendiaren jabe egin ziren, eta landaz eta basoz inguraturiko paraje eder haiek lur goldatu eta antzu bihurtu zituzten. Indar bien artean desoreka ezin handiagoa zen, batetik faxistek sasoi hartako armarik birrintzaileenak eta hegazkinik modernoenak erabili baitzituzten (nazien hegazkinak tarteko), eta bestetik euskal gudarosteek horietaz defendatzeko zizpa eta kanoi zahar eta eskas batzuk baino ez baitzituzten. Harrezkeroztik sarraski hartatik hirurogeita hamabost urte iragan dira, baina tamalez oraindik ere gerra hilketa haien arduradunek zigor barik diraute.
Oraindik arren denborak gerra hark eragindako zauriak sendatu ez baditu ere, inguru haiek edertasun puntu bat berreskuratu dute bere ikuspegiak zabalak diren aldetik: gure begiek Uribe Kostatik hasi, eta Gipuzkoako mugetarainoko ikuspegiak begiratu ahal izango dituzte. Hala ere, hemen ere Bizkaian basoak duen gaitz endemikoa topa dezakegu, hau da, pinu landaketak eta mozketa kontrolaezinak eragiten duten paisaiaren degradazioa.
Txangoa neguan egingo dugu, eta hotzaz gainera gogoan izan dezagun pista zein bidezidorretan egundoko basatza topa dezakegula. Funtsezkoena eguraldia lagun izatea izango da, bereziki bertako parajeen edertasunaz gozatu gura badugu. Kasurik txarrenean tontorreko baselizak aroaren balizko erasoetatik babes gaitzake.



Bizkargi es un monte situado en el corazón de Bizkaia, y aun siendo de altura modesta tiene su importancia, ya que a modo de hito divide las comarcas de Txorierri, Uribe-Butroi, Busturia y Durangaldea.
Durante la guerra civil española este monte tuvo una gran importancia, ya que dada su situación estratégica fue escenario de duros y sangrientos combates: mientras que por el este las tropas fascistas realizaban la conquista de las tierras vascas con el objeto de acercarse a Bilbao, los batallones vascos se hicieron fuertes en su cima para frenar la marcha de las fuerzas enemigas. Así la armada fascista realizó múltiples ataques entre abril y mayo de 1937, y finalmente el 10 de mayo tomaron la cima dejando tras de sí cientos de muertos, y lo que fue un paisaje de gran belleza se convirtió en una tierra yerma y totalmente roturada por las miles de bombas y balas que golpearon sobre ella. Ni que decir tiene que las fuerzas de las dos armadas eran muy desiguales, ya que los fascistas disponían del armamento mas destructor y moderno (la aviación nazi entre otros), y los batallones de gudaris solamente disponían de viejos fusiles y cañones para defenderse de ellos. Aunque desde entonces hayan pasado setenta y cinco años, los responsables de aquella masacre siguen todavía impunes.
Aunque el tiempo no ha curado todavía las heridas provocadas por dicha guerra, Bizkargi ha recuperado parte de su belleza anterior, fundamentalmente en lo que se refiere a las vistas que desde ella se contemplan, que alcanzan desde Uribe Kosta hasta la muga con Gipuzkoa. Aun así, por otro lado también podemos contemplar el mal endémico que invade a los bosques de Bizkaia, con plantaciones de pinos y talas incontroladas que degradan el paisaje.
En cuanto al recorrido, tengamos en cuenta que es invierno y además del frío nos podremos encontrar los caminos embarrados. De todas maneras si queremos contemplar esas vistas tan maravillosas, la meteorología va a ser fundamental. En el peor de los casos, la ermita situada en la cima nos protegerá de las inclemencias del tiempo.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat