2012/01/18

ERNIOKO GUNE SAKRATUAREN BILA



Ernioko mendi-multzoa Gipuzkoako erdigune geografikoan kokatuta dago, Iparraldetik Pagoeta natura-gunea eta itsasoa dituela, mendebaldetik Urolako bailara eta ekialdetik Oriako bailara mugaturik ageri dela.

Inguru honetako basogintzan (Gipuzkoako leku gehienetan legez), kanpoko zuhaitzen landaketak egin dira nagusi, pinu insignis-a eta laritza besteak beste. Bertoko landaratzeri dagokionez, Ernioko maldetan pagadi handi samarrak, harizti eta gaztainadi txiki batzuk, eta urki bakan batzuk topa daitezke. Mendiaren ustiapenari dagokionez, behinola indartsu ibili zen baserriaren ekonomiak azken urteotan egundoko beherakada pairatu du, kapitalismoak inposatutako makroekonomiaren arau baztertzaileetara egokitu ezinik. Horrek Ernioko natura-gunean eragin latza izan du, inguru malkartsuenetan kokatzen diren baserrietako biztanleek gune populatuetara alde egin behar izan dutelako. Hala ere oraindik ere artzaintza gune batzuk ikus ditzakegu, eta bereziki garrantzitsua da Zelatun lepoan kokatzen dena. Izan ere, bertatik udazkenean Aralar eta Urbasatik etorri eta Orio eta Arrona arteko kostako larreetara doazen artaldeak pasatzen dira.

Natura-guneaz gain, Ernio ingurua tradizio lekua da gipuzkoarrentzat, bertan ospatzen diren erromeriengatik eta maldetan kokatzen diren hainbat baseliza, gurutze eta sinesmen objektu topa dezakegulako, horien artean gaixotasunak sendatzen omen dituzten burdinazko uztai batzuk. Gune sakratu gisa Erniok urte askotako historia du, eta erlijio krisia nagusitu ei den azken urteotan ere erromesaldiek bere horretan diraute.

Datorren igandean, urtarrilak 22, egingo dugun ibilbidea ez da luzeegia izango, eta gainera ume txikientzat egokiturik egongo da. Abiapuntua Iturburu mendatea izango dugu, bertatik mendi-multzoaren hego maldan zehar Zelatuneraino heldu ahal izanik. Bertan ume txikiek atseden oparoa eta jolas ugari egin dezakete, eta hotzak erasotzen bagaitu giro epelean egoteko ostatu bat ere badugu. Handik ume nagusienekin Ernioko gailurrera abiatuko gara, eta ordu erdi luzean geure burua bertako gurutze basoan kokaturik ikusiko dugu. Laino edo gandurik izan ezean, bertatik euskal kostaldea eta Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko mendizerra ederrenak ikusi ahal izango ditugu. Itzulera leku beretik egingo dugu iturbururaino, eta bertan autoetan Errezilera joango gara eta herri eder hori bisitatzeko parada izango dugu.

Oro har egun polita izatea espero dugu, baina eguraldia ona izan ala txarra izan gogoan izan neguan gaudela eta mendi aldera sasoian egokia den arropa eraman behar dugula. Horien artean anoraka eta eskularruak ez daitezela falta.




El macizo de Ernio se encuentra en el centro geográfico de Guipúzcoa. Hacia el Norte se estira hasta el mar a través de Pagoeta, al Oeste se encuentra el Urola y hacia el este el río Oria.
En este macizo, como en casi la totalidad de la montaña gipuzkoana, ha pasado a dominar la plantación de Pino Insignis y de Alerce. En las laderas Norte de Ernio, se encuentran bosques de hayas, quedando algunos bosquetes de robles y castaños. El abedul surge también de forma muy esporádica. En cuanto a las explotaciones, la nula rentabilidad económica provocada por la marginación de la macroeconomía del capitalismo ha provocado el abandono del caserío como explotación, situación que ha afectado fuertemente a esta sierra de Ernio, y en especial a los caseríos situados en las zonas altas, un tanto abruptas, y alejadas de algún núcleo de población. Todavía se mantienen algunas zonas de pastoreo, destacando en especial el collado de Zelatun, que es zona importante en el paso de los rebaños trashumantes de Aralar, y también de Urbasa hacia los pastos de invierno de la costa, en concreto del área comprendida entre Orio y Arrona.
Por otro lado, el macizo de Ernio es una zona de tradiciones, destacando por un lado las que se encuentran en la zona, romerías y por otro las ermitas, cruces y objetos sagrados, destacando los grandes anillos metálicos con los que según dicen sanan enfermedades, Largos años de historia acreditan al Ernio como lugar sagrado, y en estos últimos años de crisis religiosa todavía perviven las peregrinaciones a dicho lugar.
El domingo que viene, 22 de enero, realizaremos un recorrido no muy largo, y apto para niñ@s pequeñ@s. El punto de inicio será el puerto de Iturburu, desde donde atravesando la ladera sur de Ernio llegaremos al collado de Zelatun, donde los niños además de un merecido descanso podrán jugar en sus campas. Si el frío nos atacara tenemos allí mismo un refugio en el que podremos guarecernos al calor. De ahí con los niñ@s mayores iremos a la cumbre de Ernio, en la cual pasando media hora veremos un bosque de cruces. Si arriba no hay niebla, veremos por un lado la costa vasca, y por otro los montes mas importantes de Nabarra, Gipuzkoa y Bizkaia. Para la vuelta volveremos por el mismo sitio , y ya en Iturburu cogeremos los coches para dirigirnos a Errezil, bello pueblo al que realizaremos una visita.
Por lo demás esperemos tener un buen día, pero haga bueno o haga malo tengamos en cuenta de que estamos en invierno y hemos de llevar a la montaña una ropa adecuada a la época, en especial el anorak y los guantes.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat