2011/12/04

MUÑARRIKOLANDA, KUKULLAGAKO BASO ZAHARRETATIK IGAROTA.



Askoren ustez mendi batzuk masifikaturik daude, baina inguruari begiratu eta guztiok ezaguna den mendi ospetsu horrek ere hamaika bide ezezagun duela konturatuko gara. Hala gertatzen da Pagasarri, Gorbeia edo Aizkorrira joanez gero, eta hala gertatzen zaigu Muñarrikolandan ere, nahiz eta azken honek jende kopuru aldetik antzik ere ez duen. Hala da ze, aurten mendi honen inguru gordeak ezagutzeari ekingo diogu, eta inon inguru gorde ederrik bada hori Kukullagako hostozabalen basoa da.
Kukullaga Berangoko udalerrian kokaturik dagoen baserri bat da, eta basoari berorrek ematen dio izena. Orain arte izen hori ustekabean pasatu bazaigu ere, udazken honetan Euskal Herri osoan egin zaigu ospetsu, bertako familia baserritar langileak handik desjabetzeko arriskuan izan baita, zer eta kapitalismo basati honen makineria hotz eta ziztrinak aurre egin ezineko zor ordainezin eta neurrigabean sartu zituelako: hasieran teilatua konpontzeko mailegua zena, mailegu-emaile lukurrari batek baserriaren balioa hirukoiztu egin zuen, hainbesteraino non azkenez familia zulo atera ezin baten barrena sartu baitzen. Alabaina kontuak amaiera zoriontsua izan du, herriaren mobilizazioak eta Berangoko Udalaren bitartekaritzak familia baserrian geratzea lortu baitute.
Basoari dagokionez, orain dela mende batzuk Bizkaiko kostaldean hostozabalen basoak ziren nagusi, berorietan haritzak, ametzak, gaztainondoak eta beste hainbat zuhaitz handi eta eder nagusitzen zirelarik. Urte askotako basogintza kontrolatu gabeak eta diru goseak baso horiek ia desagerrarazi egin ditu, eta ibarretan geratzen diren hostozabal multzo horiek salbu mendian landaretza mota hau oso urria da. Edozelan ere beti topa dezakegu inguru gorderen bat non pinua, eukaliptoa eta beste espezie diruz errentagarriren batek oraingoz presentziarik izan ez duen, eta horietako bat Kukullagako basoa da. Negu partean kanpotik erraz antzemango dugu, inguruko koniferak hostoz jantzirik dauden bitartean zuhaitz hauek hosto barik baitaude: mendi malda garai samarretatik berde koloreko oihan baten erdian marroi koloreko baso zati bat igarri daiteke, urrunetik itxuraz idor samarra, baina barrura sartuz gero bere xarmak erakutsiko dizkigu. Era horretan erditik zeharkatzen duen erreka, lurreko hosto jausia, barreneko harrizko maldak eta zuhaitzek ematen dion giro ilun misteriotsuak abentura txikia baina emankorra egiteko parada emango digu.
Aurten gure ibilbidea Faduratik hasiko dugu, handik Juan Pepe deritzon menditik gora Otxaganera heldu eta Eukaliptoen basotik behera paradisu txikira heldu arte. Handik gora mende batzuk atzerago ohikoa zen paisaia batek amets batean bezala liluratuko gaitu, harik eta basoa bukatu eta landa batetik gora Muñarrikolandako Sustatxa aldeko bide ezagunetara irten arte, bertan txikiekin baturik. Handik aurrera, denok batera aldapa gogorrean gora Muñarrikolandara helduko gara, eta bueltako bidea batera egingo dugu Otxaganeraino. Bertan txikiak kotxeetan jaitsiko dira, eta oraindik ibiltzeko gogorik bada nagusiek Kukullaga baserritik eta Santa Kolomatik Larrañazubiko haranean barrena Fadurara heltzeko parada izango dute.
Bistan da iganderako plana ederra dena, baina gauza bi baino ez dugu falta: bata ikastolako ume eta gurasoen parte hartzea, eta bestea eguraldia lagun izatea. Animo, eta gurekin etorri!.



Muchos piensan que algunos montes están masificados, pero si miramos a nuestro alrededor nos daremos cuenta de que ese monte tan famoso que conocemos tiene diversos caminos desconocidos. Así sucede en montes como Pagasarri, Gorbeia, Aizkorri, y así sucede también en Muñarrikolanda, aunque en su afluencia no tenga nada que ver con los anteriores. Aun así, este año nos adentraremos por sus rincones ocultos, y entre ellos destacaremos por su belleza el bosque de frondosas de Kukullaga.
Kukullaga es un caserío situado en el municipio de Berango, el cual da nombre también al bosque mencionado. Si bien hasta ahora dicho nombre ha pasado desapercibido, en otoño se ha hecho famoso en todo Euskal Herria, ya que la familia baserritarra trabajadora que lo habita se ha visto envuelta en un proceso de expropiación, provocado por la maquinaria fría e ingrata del salvaje capitalismo que nos domina: lo que en un principio fue un préstamo para arreglar el tejado, un prestamista usurero lo convirtió en una deuda impagable que triplicó el valor del caserio, sumiendo a dicha familia en un agujero negro de salida imposible. Pero al final el asunto tuvo un final feliz, ya que gracias a la movilización del pueblo y la mediación del ayuntamiento de Berango dicha familia puede seguir viviendo en el caserío.
En cuanto al bosque, siglos atrás las frondosas dominaban las tierras costeras de Bizkaia, habitando en ellos los robles, quejigos, castaños y otros tantos grandes y hermosos árboles. La explotación forestal incontrolada y el hambre insaciable de dinero los ha hecho casi desaparecer, y dichos árboles se reducen sobre todo a las zonas de rivera, exceptuando algunas manchas arbóreas como esta, donde especies como el pino o el eucalipto brillan por su ausencia. En invierno este bosque lo identificaremos fácilmente, pues mientras que las coníferas circundantes están provistas de hojas, estos árboles carecen de ellas. Así pues, aparentemente tendremos ante nosotros una mancha arbórea seca y marrón, pero si nos adentramos en ella nos mostrará sus encantos. De esta manera el arroyo que lo cruza, la hojarasca del suelo, las pendientes pedregosas y el ambiente oscuro y misterioso que provocan los arboles, nos dará la oportunidad de disfrutar de una pequeña pero atrayente aventura.
Este año nuestro recorrido comienza en Fadura, y de allí por el mencionado Juan Pepe iremos hasta Otxagane, para bajar por un bosque de eucaliptos que nos llevará al mencionado paraíso. De ahí hacia arriba y como en un sueño, seremos encandilados por un paisaje que era habitual hace siglos. Luego saldremos del bosque por una campa verde que nos llevará hasta un conocido camino en la zona de Sustatxa, donde nos juntaremos con los pequeños, para desde allí subir a la cima de Muñarrikolanda. La vuelta la realizaremos juntos hasta Otxagane, y desde allí los pèqueños bajarán en coche, y si aun quedan ganas de andar, los mayores podrán bajar hacia el caserío Kukullaga, y regresar por Santa Coloma y el valle de Larrañazubi hasta Fadura.
Salta a la vista que tenemos un plan muy bonito para el domingo, para el que serán necesaria dos cosas: una la participación de alumn@s, madres y padres, y otra que el tiempo nos acompañe. ¡A ver si os animáis a venir!.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat