2011/11/16

SERANTES,HAIZE ETA KE ARTEKO TALAIA



Serantes Abrako bokalean dagoen talaiarik garaiena dugu. Bere 451 metroekin altuera xumea badu ere, inguruko beste ezein mendik ez dio bere leku nagusi eta dotorea kentzen. Horrexegatik historikoki leku estrategikoa izan dugu, eta horren testigu dira gaur egun bere maldetan ageri diren gaztelu, gotorleku eta eraikin militarren aztarnak. Bere malda berdeak, hainbat pasarteren testigu izan dira: mende batzuk atzerago Ingalaterratik gure kostaldean arpilatze saioak egitera zetozen kortsarioak, karlistadetan mendi maldetan izandako liskarrak, Espainiako gerran inguruetan soldaduek eta hegazkinek egindako sartu-irtenak eta industri aroan bere magaletan eraikitako industria eta itsas portua, egungo aro teknologikoan oraindik agerian daudenak.
Mendiari urrunetik begiratuz gero, etxez eta lantegiz inguraturiko erpin berde erraldoi bat ikusiko dugu. Izan ere, bere malda belartsuek egundoko kontrastea egiten dute bere magalean dituen etxe, lantegi eta portu instalazio erraldoiekin. Bertan abeltzaintza oraindik bizirik dirau, eta horri esker bertako landen osasuna eta egoera ona da, edertasunean urruneko itsaso urdinak marko paregabea jartzen diolarik.
Bere gailurreraino hainbat lekutatik hel daiteke, baina guk Santurtziko Mamariga auzotik egingo dugu igoera. Auzo horretatik, goraino zigi-zaga doan pista bat dugu, baina oinezkoentzat luzeegia da. Beraz, hori barik laburbideak hartuko ditugu, denbora gutxiago ez ezik mendiaz ere gehiago gozatuko dugula kontuan harturik. Denboran gutxitan Los Llanos izeneko atseden-gunean kokatuko gara, eta handik malda gogor samarretik gotorlekuraino iritsiko gara. Bertan gailurretik hurbil gaude, eta hamar bat minututan maldaren makurdurak arnasestuan izango gaitu, harik eta tontorreko gazteluraino heldu arte. Bertan izango dugu buzoia eta bista paregabeak, ipar-aldean itsasoa eta Uribe-aldea, hego mendebaldean meatzaldea eta harantzago Kantabriako kostaldea. Itzulerarako, Zierbenako bidea hartuko dugu tarte batean, aurrerago dagoen koba ikusi ahal izateko. Handik atzerako bidea hartuko dugu pista batetik, berriz ere gotorlekuan kokatzeko. Handik behera joateko, berriz ere Mamarigako auzoa joan gintezke, edo gura izanez gero Kabiezesera jaitsi.
Bukatzeko, esan Serantes hiri handien erdian dagoela, eta magaleraino garraio publikoz bidaia dezakegula. Gure kasuan, joateko metroa erabiliko dugu eta etortzeko autobusa eta zubia. Horrez gain, ea aterkia atera beharrik ez dugun eta egun ederraz gozatzeko paradarik dugun.


Si bien el Serantes tiene una modesta altura de 451 metros, es la atalaia mas alta que se encuentra en El Abra, y ninguna otra le disputa su protagonismo en los alrededores. Por ello siempre ha sido un lugar estratégico, siendo testigos los restos de fuertes, castillos y construcciones militares quedan actualmente. Sus verdes praderas son son testigos de numerosos sucesos, como los intentos de saqueo de los corsarios ingleses, las incursiones de las guerras carlistas, los movimientos de soldados y aviones en la guerra de España, y las industrias y puerto marítimo construidos en la era industrial, que aún perduran en nuestra era tecnológica.
Si miramos al monte de lejos, veremos una gigantesca pirámide verde rodeada de edificaciones e industrias, y sus herbosas pendientes hacen un gran contraste con ellas. En estos parajes aún se mantiene viva la ganadería, lo que hace que sus campas se mantengan aún en buena presencia. Y como marco el mar azul, el cual nos sumerge en un contexto de belleza.
Para llegar a su cima se puede subir por numerosos lugares, pero en esta ocasión nosotros subiremos por el barrio santurtziarra de Mamariga. Desde el parte una pista que en zig-zag llega hasta la cima, pero dado que nos resultaría excesivamente largo, nosotros subiremos por los atajos, por los que además de acortar distancias gozaremos más de la belleza de la montaña. En poco tiempo nos situaremos en el area recreativa de Los Llanos, desde la cual en fuerte pendiente nos aproximaremos hasta el fuerte. Desde allí, en una pendiente de unos diez minutos que no nos dará respiro llegaremos a la cima, que además del castillo y el buzón tiene unas vistas estupendas, por el norte hacia el mar y la merindad de Uribe, y por el suroeste a la zona minera. Mas allá podemos ver la costa cántabra. Para la vuelta primeramente tomaremos el camino que baja a Zierbena hasta llegar a una cueva, y desde ahí por una pista retornaremos otra vez al fuerte. Ya de bajada tendremos dos opciones: una volver a bajar a Mamariga, y otra bajar al barrio de Kabiezes.
Para terminar, decir que el hecho de situarse en una zona de grandes ciudades, nos permitirá viajar en transporte público. Para la ida iremos en metro, y la vuelta la haremos en autobús y el puente colgante. Por lo demás, a ver si no tenemos que hacer uso del paraguas, y podemos gozar de un precioso día.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat