2011/10/11

LEA IBILBIDEA: ITSAS ZABALETIK MENDITARTE ESTUETARA




Lea Bizkaiko sortaldean kokatutako bailara dugu. Tamainaz zein biztanlez xumea izan arren, eskualde hau Euskal Herriko tokirik euskaldunena da, bere herrietan euskararen ezagutza zein erabileraren portzentajerik handienak izanik.
Bailara hau zeharkatzen duen sain nagusia, Oiz mendiaren magalean jaio eta itsasoraino heltzen den Lea Ibaia dugu. Bere 24 kilometroetan zehar, alderdi bietako ondare naturalaz gain ondare historikoa ere ikus daiteke. Inguruko aztarna historiko, arkitektoniko eta kulturalaz gozatzeko, azken urteotan oinezkoek zein txirrindulariek mendetan zehar zizelatutako pasaiaren lilurarekin txunditzeko aukera izan dute, Munitibarretik Mendexara luzatzen den bide berde batetik hain zuzen ere. Bertan gaudela, une batzuetan denboraren makinan mende bi atzera joan garela pentsa liteke, denbora haien lekuko baitira gure begien aurrean agertuko diren Burdinola, ontziola, errota, jauregi, zubi eta baselizak. Izan ere, bide honek antzinako galtzada erreal baten ibilbidea segitzen du, Lekeitiotik Durangora joanik handik Errioxara luzatzen zena. Bideari gaur egun ardo eta arrainaren ibilbidea deritzote, eta beste adar bat Bermeoraino ailegatzen da.
Lea ibilbide osoak 23 kilometro baditu ere, ume txikiekin ibiliko garela kontuan harturik guk horietatik 8 kilometro burutuko ditugu, Mendexa eta Lekeitio artean kokatzen den Isuntzako zubitik hasi eta Gizaburuagaraino luzatzen dena. Hasierako kilometroetan itsasoaren eragina erakutsiko duten hainbat ezaugarri igarriko ditugu, ibai bazterretako mareak ez ezik sasoi zaharretako ontziolak eta marea errotak ikusirik. Apurka-apurka itsasadarra ibai bihurtuko da, eta ur errota eta presa batzuk igarota Oleta auzora helduko gara. Handik aurrera mendien presentzia nabariagoa egingo da, eta baso eta landaren eremuetan barrena historian zehar bere ospea izan duten jauregiak eta ur-errotak ikusi ahal izango ditugu. Azkenez Gizaburuagan sartuko gara, eta bertako frontoia toki egokia izango da motxiletan daramaguna bazkaltzeko eta pilota joko gatzuk burutzeko. Herri horretako egonaldiaren ostean, lineako autobus batek Lekeitiora itzuliko gaitu, bertan autoa hartu eta etxera itzultzeko.
Bukatzeko, esan eguraldia lagun izanez gero ikastolako familiok paraje eder honetaz gozatzeko aukera izan dezakegula. Bidea laua eta laburra izanik, ume txikiekin joateko arazorik ez dugu izango. Beraz animatu, eta domekan elkar ikusiko dugu.




Lea Ibilbidea es un sendero que prácticamente está terminándose de tejer desde el molino de Agorri en Munitibar (cerca del nacimiento del río Lea), hasta la desembocadura junto al puente de Isuntza que une Lekeitio y Mendexa -en este último tramo podemos apreciar uno de los paisajes más bellos del recorrido formado por el molino de Marierrota, los astilleros del Lea, el palacio Zubieta, el antiguo Hospital y la propia marisma-.

Se trata de una propuesta que va más allá del concepto habitual de paseo hasta convertirse en un proyecto que une la divulgación del patrimonio natural e histórico -ya que nos muestra los vestigios históricos, arquitectónicos y culturales del entorno-, con el fomento de nuevas iniciativas turísticas. En total, 23 kilómetros de sendero sin ninguna dificultad que se han rehabilitado siguiendo el trazado original de la Calzada real que antaño unía Lekeitio y Mendexa con Durango y seguía hacia La Rioja y Castilla, la llamada Ruta del Vino y del Pescado.

Todo un auténtico conjunto etnográfico formado por ferrerías, molinos, presas, canales, puentes, astilleros, casas-torre, ermitas, caleros, etc. puede ser admirado a lo largo de todo el recorrido que se nos presenta junto al río Lea, desde su nacimiento hasta su desembocadura.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat