2011/05/09

TRIKI

Geroa ikastolan trikitia jotzen ikasten dabiltzan 4. eta 6. mailako ikasleek emanaldia egin zuten apirilaren 11n, X. Haur Musika Topaketetan, Bilboko Kafe Antzokian.Bi asteburuz jarraian entseatzen ibili ziren Portugaleteko Elai-Alai dantza taldearen lokaletan, Trikileku elkartearekin ikasten dabiltzan beste gaztetxo batzuekin batera. Eta azkenean, apirilaren 11n, jendaurrean agertu dira gure trikitilariak.
Ekitaldi koloretsua eta alaia izan zen. Lehenengo Gernikako Segundo Olaeta abesbatzakoek kantatu zuten. Gero, Arratiako Musika Eskolako trikitilarien txanda izan zen. Eta bazkaritan postrearekin gertatzen den antzera, azkenean etorri zen gozoena: gure trikitilari gazteek abesti herrikoiak, biribilketak, fandago eta porrusaldak jo zituzten, han bildu zen jendearen txaloek lagunduta.

Zorionak denoi! Eta ez gurekin ahaztu ospetsu egiten zaretenean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat