2011/05/04

SAIBIGAIN: MENDI ZAURITUAREN MAGALETAN



Saibigain Urkiolako parke naturalean kokatutako 964 metroko mendi bat dugu. Alderdi horietan kare-harrizko mendiak nagusi ditugun arren, mendi honen magalak basoz eta landaz apaindurik ageri zaizkigu. Apaindura horrek bereziki udaberrian kolore berde erakargarria hartzen duela, txangoaren egunean paraje hori bere jantzi ederrenetakoarekin ikusiko dugu, handik ez oso urrun Anbotoko Mariren presentzia zelatari.
Hala ere, 1937ko apirilean kontuak ezberdinak izan ziren magal hauetan, Espainiako gerrak alderdiok odol ugariz busti baitzituen. Egun haietan Euskal gudaloste errepublikarrak etsai faxista galgatzeko plan bat jarri baitzuen abian, garaitu ala hil goiburupean. Horretarako etsaia menditik bota eta posizio honen jabe egin behar zuen; ekimen horretan, behin eta berriz egin ziren mendiaren jabe (hartarako lainoa babes ezin hobea zutelarik), harik eta etsaien armadako hegazkinek sarraski handia eraginez handik bota zituzten arte.
Denbora pasatu arren, oraindinokarren bertan egin zituzten lubakietako zauriak ikus litezke. Hara heltzea ezin errazagoa da ume zein nagusientzako: Urkiolako mendatetik mendebaldera maldatsu samarra den pista bat hartzea baino ez dugu, eta horrek pagadi bateraino eramango gaitu. Behin hara helduta, basoan barrena bidezidor batek gora eramango gaitu zigi-zaga, eta azken zatian landa zabal batean zehar gerrako gudarien oroigarri erraldoiraino igoko gara, Saibigaineko gailurreraino hain zuzen ere. Hortik Anboto, Alluitz, Untzillaitz eta Mugarra mendi mitikoen ikuspegi paregabea izango dugu iparraldean, eta Gorbeiako mendizerraren ikuspegia hegoaldean.
Itzulera bide beretik egin liteke, edo gura izanez gero basotik itzulinguru bat eginez. Laster berriz ere Urkiolako mendatera inguratuko gara, eta denbora sobera izango dugu bertako parajeak ikusteko, bai eta jolas eta solaserako ere. Dena dela udaberrian eguraldia gorabeheratsua da, baina behera baino gora egingo duelako konfiantza dugu.
Igandean zuen zain egongo gara.



Saibigain es un monte de 964 metros, situado en el parque natural de Urkiola. Si bien en esta zona predominan las montañas de piedra caliza, en esta ocasión nos encontraremos con una zona adornada de bosque y prados. Dicho adorno cobra especial belleza en primavera, y el día de la excursión podremos ver a Saibigain vestido de verde. No lejos de allí, tendremos como centinela Mari de anboto.
Aun así, en otros tiempos las cosa no fueron tan bucólicas, pues la guerra española manchó de sangre estos parajes. En aquellos días, el ejercito republicano vasco ideó un plan para frenar el avance fascista, bajo el lema se vence o se muere. Para ello habrían de expulsar al enemigo del monte, y hacerse con esa posición. En aquel empeño se hicieron una y otra vez con dicha posición (para lo cual la niebla era un manto de protección), hasta que por fin debido a la fuerza de la aviación enemiga tuvieron que retirarse, provocando una masacre sin precedentes.
Con el paso del tiempo, aun podemos apreciar las heridas de las trincheras que se hicieron en aquellos días. Llegar allí será muy fácil para chicos y grandes: al oeste del puerto de Urkiola tomaremos una pista que en una pendiente considerable nos llevará hasta un bosque de hayas. Desde allí, por dentro del mismo subiremos en lazadas por un sendero, que en su tramo final ya sale a un prado en el centro del cual se encuentra el gigantesco monumento de gudaris de la guerra. Nos encontramos en la cima de Saibigain, y desde allí al norte veremos las miticas montañas de Anboto, Alluitz, Untzillaitz y Mugarra, y al sur la sierra de Gorbeia.
De bajada se puede volver por el mismo camino, o bien alargar un poco mas el camino por el bosque. Pronto nos encontraremos en Urkiola, donde tendremos tiempo de sobra para ver sus parajes, así como de disfrutar de una serie de juegos y conversaciones animadas. De todas formas, pensemos que el tiempo en primavera tiene sus altibajos, pero tenemos confianza que el día de excursión nos obsequiará con sus altos. El domingo os esperamos.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat