2011/05/19

IZARRAITZEN GERIZA



Izarraitz Gipuzkoako Urola bailaran kokaturik dagoen 1000 metro eskaseko mendi multzo bat dugu, kostaldetik hurbil eta hainbat herri ezagunez inguraturik, (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Lastur eta Itziar besteak beste) izaera zein tamaina aldetik aniztasun handia erakutsiko digutenak. Bere gailurrik ezagunenak Erlo, Xoxote eta Kakute dira.
Mendizerraren zabalera txikia izanik ere, bere pagadiek eta kareharriek ez dute Aizkorri eta Gorbeiakoen aldean edertasun gutxiagorik. Hala da ze bertan ibiliz gero gozamena erabatekoa izango da, eta bere eremua zeharkatzeak denbora eta distantzia aldetik ez du askorik suposatuko. Zati batzuetan, ostera, aurrera egiteak lanak emango dizkigu, eremua harritsua eta malkarra dela kontuan harturik.
Historiari erreparatzen badiogu, lehengo aztarnak harri-aroakoak ditugu, sasoi horretako laginik garrantzitsuena Ekaineko kobazuloak izanik. Denbora aurrera joan ahala, Artzaintzaren presentzia nabarmendu zen, eta nekazaritzarekin batera han-hemenka baserri sakabanatuak ezarriko zituzten. Ildo horretan, erabat ospe handikoak dira Lasturko behi eta zezen oldarkorrak, herri-gunean bere areazko plaza eta guzti dutenak. Herri horrek ere bere jauntxo eta gerlariak izango zituzten, eta horren adibidea dugu XV.mendean idatzitako Milia Lasturko hileta-kanta, erdi-aroko balada epikoen barruan katalogatzen dena. Balada horien kantariak emakumeak ei ziren, baina obispo eta abade tropak haiek publikoan kantatzea debekaturik, harrezkeroztik gizona baino ez genuen bertso-kantuan ikusiko. Zorionez gaur kontuak aldatu dira.
Alabaina dena ez da harresi eta baserri, ezen Azkoitian eta Azpeitian XX. mendean industrializazio prozesu sakona ezagutu zen, eta gaur egun mendi tontorretik behera baserri eta lantegi arteko hiri bi ikus daitezke. XX. mendean zehar eta gaur arte eskualde honetan baserri eta lantegien arteko nolabaiteko armonia lortu da, eta hala izango da baldin eta XXI. mendeko txikizio berriek gaurko ogia ekarririk biharko gosea ekartzen ez badute.
Asteburuan zehar, gure mendi taldeak ingurua ezagutzeari ekingo dio: lehenik eta behin Kakute eta Xoxoteraino igoera labur bat egingo dugu, gero ibilaldiak goseturik Lasturren gure otartekoak bazkalduko ditugu, arratsalderako koba baten bisita eta Endoia mendian Parapente erakusketa bat burutuko ditugu, eta azkenez Zestoako Sastarrain baserrira joko dugu bertan egonaldia eta ikastaroa burutzeko. Ea, bada, giro ona sortzen dugun, eta garrantzitsuena: euskaraz bisitzen ahaleginduko gara.






Izarraitz es un pequeño mazizo de 1000 escasos metros situado en el valle de Urola, rodeado de pueblos de gran diversidad (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Lastur e Itziar entre otros). Sus cumbres principales son Erlo, Xoxote y Kakute.
Aun siendo un mazizo de proporciones reducidas, sus hayedos y roquedos calizos poco tienen que envidiar a los de Gorbeia y Aizkorri. El hecho de andar allí nos satisfará plenamente, y aun que atravesar este paraje no nos supondrá mucho en lo que al espacio y tiempo se refiere, por algunos sitios nos costará progresar, debido al terreno escarpado y pedregoso de algunas zonas.
A lo largo de la historia, los primeros vestigios los veremos en la edad de piedra, principalmente con las cuevas de Ekain. Con el paso del tiempo surgieron las comunidades pastoriles, las cuales junto con el desarrollo de la agricultura dieron lugar a los caseríos. Cabe destacar la cría de ganado bravo, cuya manifestación mas significativa es la plaza de arena sita en el centro de Lastur. En ese mismo pueblo debieron de haber caballeros y guerreros, y un ejemplo de ello es el canto fúnebre realizado en el siglo XV y que lleva por nombre Milia Lasturko, catalogado en los romances épicos medievales. Estas composiciones eran cantadas por mujeres, hasta que la tropa de obispos y curas les prohibió cantar en público.
Aun así todo no es campa y caserío, pues a comienzos del siglo XX Azkoitia y Azpeitia sufrieron un proceso de industrialización. Hoy en día desde la punta del monte, podremos obserbar dos pequeñas ciudades rodeadas de fábricas y caseríos. Durante el siglo XX tanto el caserío como la fábrica han convivido aquí con una cierta armonía, y así seguirá si los proyectos devastadores del siglo XXI no lo impiden.
Este fin de semana, nuestro grupo de montaña conocerá los rincones mencioneados: primeramente realizaremos una corta subida a Izarraitz, después saciaremos el hambre en Lastur donde comeremos nuestros bocadillos, por la tarde conoceremos una cueva y veremos una exhibición de parapente en Endoia, para por fin dirigirnos al caserío Sastarrain de Zestoa donde realizaremos nuestra estancia. A ver si conseguimos tener un buen ambiente, y lo mas importante: procuremos vivir en euskera.


MILIA LASTURKOREN ERESIA

Ez da egilerik ezagutzen, XV.mendea

Zer ete da andra erdiaren zauria?
Sagar errea, eta ardao gorria.
Alabaia, kontrarion da Milia:
Azpian lur hotza gainean harria.

Lasturrera behar dozu, Milia.
Aita jaunak eresten dau elia,
Ama andreak apainketan hobia.
Hara behar dozu, Milia.

Jausi da zerurean harria,
Aurkitu dau Lasturren torre barria,
Edegi dio almeneari erdia.
Lasturrera bear dozu, Milia.

Arren, ene andra Milia Lasturko,
Peru Garziak egin deusku laburto:
Egin dau andra Marina Arrazolako.
Ezkon bekio, bere idea dauko.

Ez dauko Peru Garziak beharrik
Hain gatx handia apukaduagatik,
Zeruetako mandatua izanik,
Andrariok hala kunpli jasorik.

Gizon txipi sotil baten andra zan,
Ate arte zabalean ohi zan,
Giltza porra handiaren jabe zan,
Honra handi asko kunplidu jakan.

Arren ene andra Milia Lasturko,
Mandatariak egin deust gaxtoto.

Zerurean jausi da habea,
Jo dau Lasturko torre gorea,
Eroan ditu hango jauna eta andrea,
Bata lehen, gero bestea.
Bidaldu dogu zeruetara kartea:
Arren diguela gure andrea.

Mondragoeri hartu deutsat gorroto,
Giputz andraok hartu ditu gaxtoto:
Iturriotz kalean andra Maria Baldako,
Arte kalean andra Oianda Gabiolako,
Errebalean andra Milia Lasturko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat