2011/04/08

OROIMEN GARRATZAREN TALAIATIK BEGIRA



Sollube 683,80 metro dituen mendia da, eta Euskal Herriko itsasaldeko mendien multzoan kokaturik dago. Mendi hau Gernikako itsasadarraren ezkerraldean dago, eta Urdaibaiko biosferako erreserbaren zati eta mugetako bat izateaz gain, Bermeo, Meñaka, Arrieta eta Busturiako udalerrien arteko muga ere bada. Dena dela, gailurra Arrietako udalerriaren barruko lekua da.
Bere kokapen estrategikoa eta altueragatik, gainera itsas bazterretik hain hurbil izanik, telekomunikazio zentro garrantzitsua izatera kondenaturik dago, bere gailurrean eragin ekologiko tamalgarria duten telefonia, telebista eta irrati antena ugari ikus daitezkeelako. Horrez gain historian zehar bere garrantzia izan du, erdi-aroan Bizkaian zeuden deiadar mendietako bat baita, bosten artean lehena hain zuzen ere. Bertatik Batzar Orokorretako deialdiak egiten ziren adarren deiak zabaldurik eta su handiak eginik. Bere gailurrean lehen mailako puntu geodesiko bi daude.
Bertoko gizaseme askok, oraindik gogoan dute mendi horren magaletan gertatu ziren gatazka tamalgarriak: legezko errepublikako gobernuaren kontra altxatu ziren Espainiako faxista matxinatuen alde borrokatu zuten italiar tropek Euskal nazio defentsa gudalosteei aurre egin zieten, ondorioz heriotza kopuru handia suertaturik. Azkenez indar errepublikar eta abertzaleek gatazka honetan galtzaile gertatu ziren, eta berebiziko garrantzia izan zuen tropa inbaditzaileentzat, hortik aurrera erresistentzian tinko mantentzen zen Bilbori oso defentsa postu gutxi geratu baitzitzaizkion.
Igandeko igoera, 399 metrotan Busturia eta Arrietaren artean kokatzen den Parisiko ganatik burutuko dugu. Pista batek gorantz eramango gaitu zigi-zaga eginez, harik eta Sollube izena duen askaldegi batera heldu arte. Handik beste ordu laurden batera, gailurrean dagoen antena oihanera heldu ahal izango gara. Hurbileko paisaiak ez gaitu bereziki erakarriko, baina urruneko paisaiari dagokionez Euskal Herriko kostaldeko politenetakoa izango dugu, bertatik ekialdera begiratuz gero Lapurdi eta Landetako kostetarainoko eremuak izango baititugu bistan, eta mendebaldera begiratuz gero Kantabriako kostak ikusi ahal izango dira. Barrualdera begiratuz gero, Bizkaia eta Gipuzkoako gailurrik gailentzen dira, eta urrunago Nafarroa eta Gaztelako mendiren batzuk ere bai.
Itzulera bide beretik egongo dugu, eta Arrietako herrian bertan bere frontoiaz gozatzeko parada izango dugu, bertan palak, pilotak eta sokekin jolastu ahal izanik. Espero dugu eguraldiak laguntzea, aste osoan zehar egin duen legez.





Sollube es una montaña de 683,80 metros de altitud perteneciente a la cadena de montes litorales de Euskal Herria. Dicha cumbre está ubicada en la orilla izquierda de la ría de Gernika, siendo uno de los límites de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai. Se extiende por terreno de los municipios de Bermeo, Meñaca, Arrieta y Busturia. La cima se sitúa en Arrieta.
Su estratégica situación geográfica y su altitud, estando cerca de la orilla del mar es relativamente alto, le ha condenado a ser un centro importante de telecomunicaciones, y por ello su cumbre está erizada de antenas de telefonía, televisión y radio, que causan un impacto ecológico nefasto. Es uno de los cinco montes bocineros de donde se convocaba a Juntas Generales y se daban diferentes avisos mediante toque de bocinas y cuernos y el encendido de hogueras en su cumbre. En su cumbre hay dos vértices geodésicos de primer nivel.
Durante la Guerra Civil se hizo trístemente famoso entre los lugareños, pues ahí se libró en sus laderas la batalla de Sollube en la que las tropas italianas que apoyaban a los fascistas insurrectos contra el legítimo gobierno de la República se enfrentaron a las defensas nacionales vascas produciéndose un gran número de bajas. Esta batalla, perdida por las fuerzas republicanas y nacionalistas, fue una de las más importantes en la toma de Bizkaia, ya que de ahí en adelante a Bilbo pocos puestos de defensa le quedaron.
La subida a Sollube la realizaremos desde el paso del alto de Parisi a 399 metro de altitud, situado entre Busturia y Arrieta. Una pista nos llevará en lazadas hasta un area recreativa que tiene el mismo nombre que la cumbre, para desde ahí en un cuarto de hora llegar hasta el bosque de antenas situado en la cima. Si bién el paisaje cercano no nos ofrece muchos alicientes, la vista que desde ahí de puede contemplar es una de las mas hermosas de la costa de Euskal Herria, ya que abarca al este hasta las costas de Lapurdi y Las Landas, y al oeste hasta las tierras cántabras. Mirando al interior, podremos también contemplar las principales cumbres de Bizkaia y Gipuzkoa, y también alguna de Nafarroa y Castilla.
Ya de vuelta, bajaremos al pueblo de Arrieta, en el cual podremos disfrutar en su frontón de diversos juegos tales como las palas, el balón, las cuerdas. A ver si el tiempo nos acompaña, al igual que lo ha hecho durante toda la semana.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat