2011/03/14

KAREHARRIZKO DORREEI BEGIRA



Leungane Aramotz mendizerran kokaturik dagoen 1009 metroko mendi bat da, Urkiolako parke naturalaren barruan dagoena. Mendi multzo hau leku askotatik ikusgarria izateaz gain, Bizkaian ezagunak diren eskualde bi banatzen ditu: Arratia eta Durangaldea.
Mendi hauen azpian material hareatsuak eta buztintsuak nagusitzen dira, baina gainetik kareharrizko beroki zurixka batez jantzirik ageri dira. Gezurra badirudi ere, aspaldian lur hauek itsasoaren azpian egon ziren, eta orduko Euskal Herria klima tropikalekoa izanik, uraren azpian mota askotako koralak eta maskorrak pilatu ziren. Denboraren poderioz, tolestura alpinoak lur hauek altxatu zituen, eta lehengo koral biziak hilik, den-dena kareharrizko geruza batez estali zen. Gaur egun zenbait lekutan kareharri hori berean dirauen arren, zati batzuetan pisuaren eraginez hondoratu eta zulo landatsuak sortu dira, tartean pagadiaren apaindura ageriz.
Txango hau Dimako Oba auzotik hasiko dugu, ezaguna berau, duen edertasunaz gain bere jatetxeetan ematen dituzten indabengatik. Handik gora pinudi batean zehar zigi-zaga doan pista bat hartuko dugu, hiru ordu laurden pasatxoan apurka-apurka Inungane izeneko mendi leporaino eramango gaituena. Berton aterpe libre bat dago, eta gura izanez gero ume txikiekin honainoko ibilbidea egin dezakegu, goragoko kontuak serioagoak baitira. Hemendik gora maldatsu samarra den bidezidor batean sartuko gara, uneoro landa, basoa eta harri-gunea tartekatuz. Zenbat eta gorago izan orduan eta eremu ederragoa izango dugu, bereziki pagadian sartuko garenean. Berrogei minututan harritsua baina leuna den mendi gailurrean kokatuko gara, eta bertatik bista eder ederra izango dugu: ekialdean Urkiola aldeko harrizko dorreak, hegoaldean Gorbeia eta ipar-mendebaldean itsasoa. Beherako bidea leku beretik egin liteke, edo bestela Obako Atxa izeneko gailurretik igarota berriz ere herrira jaisteko bide zuzena harturik.
Arratsaldean umeek Dimako herrian jolasteko aukera ona izango dute. Eguraldiak lagunduz gero, ordurako txango ederra buruturik izango dugu, baina duin ibiltzeko ez ditzagun anorakak eta botak ahaztu. Izan ere, oraindik neguan gaude eta gailurrak hotzak izaten dira.



Leungane es una cima de 1009 metros situada en la sierra de Aramotz, situada a su vez en el parque natural de Urkiola. Eta sierra, además de ser visible desde muchos sitios, es divisoria entre dos importantes comarcas de Bizkaia: Arratia y Durangaldea.
Bajo estos montes se ocultan materiales arcillosos y arenosos, pero encima aparecen vestidos con un manto de piedra caliza blanquecina. Aunque parezca mentira, en un tiempo estos terrenos estuvieron bajo el mar, tiempo en el que siendo el clima tropical, bajo las aguas había números corales y conchas. Con el plegamiento alpino estos terrenos se fueron elevando, y la acumulación de aquellas masas de coral se petrificaron, formando una capa de piedra caliza. Hoy en día algunos terrenos todavía tienen dicha capa, aunque otros se hundieron debido al peso de la piedra, dando lugar a agujeros herbosos, que a veces aparecen adornados por el bosque de hayas.
Esta excursión la comenzaremos desde Oba, barrio de Dima famoso por sus parajes y las alubias que preparan en sus restaurantes. Desde aquí a través del bosque cogeremos una pista que poco a poco en zigzag nos llevara hasta el collado de Inungane. Si se quiere, los niños pequeños subirán solo hasta este lugar, ya que de ahí para arriba las cosas son un poco mas serias. A partir de aquí entraremos en un sendero bastante empinado, que alternará en terreno de campa, bosque y piedra. Cuanto mas arriba vayamos el camino se tornará mas bonito, principalmente cuando entremos en el hayedo. En unos cuarenta minutos nos situaremos en la cima, pedregosa pero suave al mismo tiempo. Desde ahí contemplaremos un hermoso paisaje, pudiendo ver al este las torres pedregosas de Urkiola, al sur el Gorbea y al noroeste al mar. Para la bajada podemos volver por el mismo camino, o bien pasando por la cima de Obako Atxa coger el camino directo hacia el pueblo.
Por la tarde los niños tendrán oportunidad de jugar en el pueblo de Dima. Para entonces habremos realizado una excursión inolvidable (si es que el tiempo acompaña), pero para andar con dignidad no nos olvidemos de las botas y el anorak, pues todavía es invierno y las cimas suelen ser frías.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat