2011/01/13

BILBOTIK ZERURA


Ganekogorta ez da inondik ere Bizkaiko mendirik altuena, baina Uribe Kostatik ikusten dugun moduan gure lurretan altuagorik nekez topa litekeela pentsa genezake. Izan ere, bere 998 metroak osorik ikusten dira itsas mailatik; 1000 metrorako falta diren bi horiek tontorrean dagoen puntu geodesikora igoz lor daitezke gainera.
Leku gehienetatik begiratuta, Pastorekortatik hasi eta Gallarragaraino luzatzen den mendilerro gisa ageri zaigu, Nerbioi eta Enkarterri eskualdeak banatzeaz gain Araba eta Bizkaiko herrialdeak ere banatzen dituena. Horrez aparte, Bilbo eta bere itsasadar osoa itsasoraino zelan doan ikusteko talaiarik onena dugu, baina aldi berean haizetsua ere bada, hainbesteraino ezen gehienetan nekez egon gintezke denbora luzean bertatik ikusten diren paisaiei begira.
Historiari dagokionez Ganekogortak badu zeresanik, Bizkaian dauden bost deiadar mendien artean kokatzen baita Kolitza, Sollube, Gorbeia eta Oizekin batera. Mendi horietatik egiten zen Erdi Aroan Gernikako batzarretarako deia, zeinetatik adarra edo txalaparta joz inguruko herrietako ordezkariei batzarraren deialdia egiten zitzaien. XVI. Mendetik aurrera, ostera, praktika hori alboratu eta, gutun bidezko abisuak emateari ekin zioten, hain bukolikoa ez bazen ere eraginkorragoa izango zen modua erabiliz.
Gure txangoa bide ohikoenetako batetik egingo dugu, Bilboko Igertu auzotik hasiz Pagasarrira lehenbizi, eta gogorik izanez gero gailur ezagun horretatik Ganekogortaraino. Goian egonda, urrunetik forma biribilak zituen mendiak itxura alpino samarra duela konturatuko gara, mendebaldetik landa nagusitzen bada ere ekialdeko maldatik amildegi burtzoragarri bat duena, ondotik ibiliz gero kontuz ibiltzekoa. Paraje ezin ederragoa alde batetik, baina mehatxu ekologikoetatik kanpo ez dagoena bestetik, urte batzuk atzerago energia eolikoa ekoizteko haize-errota batzuk ezartzeko proiektua egon zela kontuan harturik.
Bukatzeko, esan urtarrilean sarri mendia elurrez beterik ikusten dela, baina oraingoan ez dugu jantzi zuriz ikusteko suerterik izango; gainera oso eguraldi ona iragarrita dago. Dena dela, sasoia eta bertako aroaren baldintzak zeintzuk diren kontuan harturik, goian baliteke anoraka, eskularruak eta kapela sobera ez egotea.




Ganekogorta no es el monte mas alto de Bizkaia, pero tal y como se ve desde Uribe Kosta podríamos pensar que sí lo es: desde el mar se ven sus 998 metros íntegros, y los dos que faltan para llegar a los 1000, se pueden conseguir subiendo al punto geodésico situado en la cima.
Desde la mayoría de los lugares, se ve como una cordillera que se extiende desde Pastorekorta hasta Gallarraga, la cual además de dividir las comarcas de Nerbioi y Enkarterri divide también los herrialdes de Araba y Bizkaia. Su cima es también una atalaya de primera para contemplar el recorrido de la ría de Bilbo hasta el mar, pero hemos de tener en cuenta de que dicho lugar es muy ventoso, lo que muchas veces no nos permitirá contemplar los paisajes durante largo tiempo.
Desde el punto de vista histórico Ganekogorta tiene mucho significado, pues junto con Kolitza, Sollube, Gorbeia y Oiz es uno de los cinco montes bocineros de Bizkaia. Desde dichos montes se realizaban en la edad media las llamadas a las juntas de Gernika, mediante el cuerno o la txalaparta. A partir del siglo XVI, el sistema de llamada se cambió por el de avisos mediante misivas, que si bien no era tan bucólico si tendría más efectividad.
La excursión del domingo la realizaremos por uno de los itinerarios más habituales, partiendo del barrio bilbaíno de Igertu, y pasando por la cima de Pagasarri, y si aún nos quedan fuerzas subiendo los repechos que quedan hasta Ganekogorta. Ya en la zona alta, lo que desde lejos nos parecían formas redondeadas se nos tornará bastante alpino: si bien al oeste tenemos una empinada campa, en la vertiente este contemplaremos un vertiginoso precipicio, al que si nos asomamos hemos de andar con cuidado. Por un lado nos encontraremos en un paraje sin igual, aunque por otro también se ha cernido sobre el una amenaza ecológica, pues hace unos años hubo un proyecto de instalar molinos para la producción de energía eólica.
Para terminar, decir que a veces en enero Ganekogorta aparece cubierto de nieve, pero teniendo en cuenta la previsión de buen tiempo no lo veremos vestido de blanco. Aun así, dada la época en que vamos y sus duras condiciones meteorológicas, no estaría de más llevar anorak, guantes y gorro.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat