2011/01/19

BERTSO BERRIAK MENDI TALDEARI JARRIAK




Igande goizez elkartzen gara
ikastolaren parean,
aldapa gora joaten gara
oso tankera trebean.
Txangoa egin, jolastu eta
etxera goaz gabean.
Ondo pasatzen dugu guztiok
Geroa Mendi Taldean.

Ederra duzu gure plan ona,
a ze egutegia aurten!.
Erraza duzu, bakar-bakarrik
behar da etxetik irten.
Naturaz goza, eta ze poza,
(e)ta ez dadila haria eten;
ez ikaratu, anima zaitez
gurekin mendira joaten!

Hona hemen abenduaren erdian Muñarrikolandan abestutako bertsoak, ea horiek irakurrita mendira joaten animatzen zareten.Zoritxarrez bideo irudia ez dugu igotzerik izan, eta bertan ateratako argazkiarekin konformatu beharra daukagu.
Beste aldetik, gogoratu Ganekogortara egindako azken txangoaren argazkiak Geroa Mendi Taldeko blogean dituzuela.

Aquí teneís los bersos que cantamos en Muñarrikolanda a mediados de diciembre, a ver si os animáis a venir al monte. Por desgracia no hemos podido subir la imagen de video cantando,así que nos tendremos que confromar con la foto.
Por otro lado, recodar que las últimas fotos realizadas a la excursión del Ganekogorta las tenemos en el Blog del Grupo de Montaña Geroa.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat