2010/12/11

MENDI IBILALDIEN SENDERETAN


Altueraz xumea izan arren, Muñarrikolanda inguruan dugun mendietatik ikusgarrienetakoa dugu, Unbeganatik hasi eta Punta Galearaino luzatzen den lerro bat osatzen baitu. Bere inguruan xumeagoak diren beste tontor batzuk kokatzen dira, Seierri, Agirremendi eta Juan Pepe besteak beste. Aurten ume nagusiekin horien gainetatik igaroko gara. Egun honetan, gure asmoa inguruan burutzen diren Ibilaldi Neurtuetako ibilbidea burutzea izango da, txikiei aukera laburrago bat egiteko aukera emango diegun arren.
Txangoa Getxon berton hasiko da, eta udalerria zeharkatuz 20 minututan Iturgitxiko iturriaren inguruan kokatuko gara. Handik aurrera gorako bidean hasiko gara, lehen lehenik Juan Pepe izenez ezaguna den muinora igoz. Handik aurrera goi lautada bat topako dugu, eta errepide zati bat eginez Otxagane izeneko lekura helduko gara; hantxe batuko gara txikien taldearekin. Bertatik hasten da mendi eremua, eta malden arteko bidezidor batetik Sustatxako auzora helduko gara. Handik aldatz gogor batetik gora abiatuko gara, eta denbora gutxitan makurdura arinduz gailurraren kokapena sumatzen hasiko gara. Hara helduta, Uribe Kosta eta Bizkaiko beste eskualdeetako bistaz gozatzeko parada izango dugu, eta taldearen argazki polit bat egiteko ere bai, aurten filmazio, kanta eta guzti.
Beherako bidean, nagusiak eta txikiak berriz ere bide desberdinetatik itzuliko gara, batzuk autoak dauden Otxaganera eta besteak Getxo aldera. Azken horiek zuzen samarra den bidezidor batetik abiatuko dira, batzuetan beherantz besteetan gorantz, baina beherako joeran uneoro. Tarte horretan trikuharri batzuk ikusi ahal izango ditugu, eta denbora gutxiren buruan Seierriko tontorrean kokatuko gara. Talaia horretatik, Getxo eta Sopelako kostaldeko ikuspegi ezin hobea izango dugu, eta gure herriko leku zehatzak ere bistaratuko ditugu. Handik jaitsiera gogor batetik behera Agirremendira hurbilduko gara, eta gura izanez gero bere tontorra ere bisita genezake. Behin hantxe egonik, beherako bidean Berangoko kanposantutik pasatuz eliza ingurura heldu eta, ordu erdi batean berriz ere Getxon kokatuko gara, Malakate aldean hain zuzen ere.
Mendi multzo hau eskualdean ezagun samarra dugu, baina tamalez basoaren antolaketak berebiziko hondamena ekarri dio inguruari, behinola bertan zeuden haritzak eta arteak moztu eta eukaliptoak modu basatian sartu zituztelako. Eta hori gutxi balitz, inguruan betitik bizi izan garenok behin baino gehiagotan ikusi ahal izan dugu baso horiek zelan erre diren, gehienetan higiezinen interes ilunei mesede egin nahian eragindako sute erraldoiek bertako landaretza eta fauna erabat kalteturik.
Egia esan, ez dakigu mendi hauen etorkizuna zein izango den. Badira urte batzuk aipatutako trikuharriei sasipeko lozorrotik atera eta arnas berria eman zietela, eta ekintza horrekin baso zigortu hauek erakargarriago bihurtu zaizkigu. Denboraren poderioz, mendia sasi eta eukaliptoen jantzi zigortuaz barik haritz eta arteek apaindutako jantzi dotorez estalia ikusiko ahal dugu, era horretan behin baso zigortua izandakoa Bizkaiko basoen eredu bihur dadin.

Aun siendo de altura modesta, el Muñarrikolanda es uno de los montes mas vistosos de los alrededores, ya que constituye un cordal que se extiende entre el alto de Unbe y Punta Galea. En sus alrededores, tenemos otras cimas de altura aún mas modesta, como Seierri, Agirremendi y Juan Pepe.
Este año tenemos cono objetivo realizar el recorrido de la marchas reguladas de la zona. Para ello partiremos de Getxo, y en unos 20 minutos nos situaremos en los alrededores de la fuente de Iturgitxi. Desde ahí subiremos a la colina conocida como Juan Pepe, desde la cual caminaremos por una zona llana, hasta alcanzar una carretera, por la cual subiremos a la zona conocida como Otxagane. Desde ahí comenzarán la marcha los txikis, y ya en terreno de monte seguiremos una estrecha senda entre laderas, que nos llevara al barrio de Sustatxa. A partir de aquí comienza una dura subida que enseguida se suavizará, y desde este punto podremos adivinar la situación de la cima. Una vez en ella, podremos contemplar las vistas hacia Uribe Kosta y otros puntos de Bizkaia, y también tendremos ocasión de hacer una foto de familia, este año con verso, filmación y todo.
Para el camino de vuelta, los txikis volverán hacia los coches, y los mayores bajarán por un camino recto, a través del cual iremos contemplando dólmenes. En poco tiempo llegaremos a la cima de Seierri, atalaya desde la cual podremos contemplar la costa de Getxo y Sopela en todo su explendor, así como lugares concretos de nuestro municipio. Desde ahí, bajaremos por una muy pronunciada ladera hasta Agirremendi, que si queremos podremos subirlo. A partir de este lugar, la bajada nos conducirá a Berango, que pasando por el cementerio nos llevará hasta su iglesia, y de ahí en una media hora llegaremos otra vez a Getxo, concretamente a la zona del Malakate.
Si bien este pequeño macizo es conocido en toda nuestra comarca, por desgracia al igual que en otros montes de Bizkaia la organización del bosque ha supuesto una catástrofe para el paisaje, ya que habiendo talado los bosques de robles y encinas nos plantaron los eucaliptos. Y por si esto fuera poco, los que hemos vivido de siempre en los alrededores hemos podido contemplar multitud de incendios, la mayoría de ellos provocados, obedeciendo a oscuros intereses inmobiliarios.
A decir verdad, no sabemos cual será el futuro de estos montes. De unos años a aquí, se han rescatado los monumentos megalíticos del olvido y la dejadez, dando a estos bosques dañados un toque de amabilidad. Ojalá que con el tiempo este traje harapiento de zarzas y eucaliptos sea sustuido por otro mas elegante de robles y encinas, y de esta manera lo que un día fue un bosque castigado se convierta en un bosque modelo en el herrialde de Bizkaia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat